Martxoak 8 (2026)

Begoña Eraña eta Tril Emakume Taldea omendu dituzte Aresko martxan

Eki Letona Erretolatza 2026ko martxoaren 8a

Emakumea eta kirola indartzeko eta ezagutarazteko Aresko martxaren zortzigarren edizioa izan da gaur. Hitzorduari hasiera Aretxabaletan eman diote aurten, eta, Eskoriatzan amaitu dute ibilbidea.

12:00etan hasi da ekitaldia Aretxabaletako plazan. Kamisetak banatu dituzte lehendabizi, eta, ostean, Aretxabaletako Tril Emakume taldea omendu dute.. Ondoren, oinez Eskoriatzarako bidea hartu dute, eta, Aretxabaletatik Eskoriatzara bidea egin eta gero, Eskoriatzako plazan Begoña Erañak jaso du omenaldia.

Martxoaren 8ko lehenengo ekintza nagusia izan da martxa, baina, ondoren, Mugimendu Feministaren bazkaria egingo dute Egokiena elkartean; arratsaldean, elkarretaratzea eta manifestazioa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak