Angiozarko errepidean zorua konpontzeko lanak hasiko dituzte asteazkenean

Hasier Larrea 2026ko martxoaren 6a

Gipuzkoako Foru Aldundiak konponketa lanak egingo ditu datorren astean Angiozar inguruan, Bergara eta Elgeta lotzen dituen GI-3360 errepidean.

Zoladuraren egoera hobetzea eta zirkulazioaren segurtasuna eta kalitatea indartzea da jarduketaren helburua.  Lanak egingo dira kaltetuta dauden zoladuraren eremuak konpontzeko, asfaltatzeko ekipo baten bidez. Ekipo hori Bergaratik gertuen dagoen muturretik hasiko da lanean, eta gorantz egingo du.

Esku-hartzea bi zatitan egingo da: lehenengoa, Bergara eta Angiozarren arteko sarbidean; eta bigarrena, puntu horretatik GI-2639 errepidearekiko elkarguneraino, N-636 errepidea (Kanpazar) Elgetatik Eibarrekin lotzen duena, alegia.

Aurreikuspenen arabera, obrak martxoaren 11tik aurrera hasiko dira, eguraldiaren arabera, eta hamar lanegun inguru iraungo dute.

Afekzioak eragingo ditu

Bergara eta Angiozar arteko zatian, konponketek galtzada osoa hartzen ez dutenean, ibilgailuei pasatzen utziko diete erreietako bat moztuta, eta horrek itxaronaldi txiki batzuk eragin ditzake.

Angiozar eta Intxortako bidegurutzearen eta GI-2639 errepidearen arteko zatian, berriz, errepidea erabat moztu beharko da, baina inguru horretan bizi diren pertsonak sartu ahal izango dira.

Lanak eta herritarren eguneroko joan-etorriak errazteko, errepidea lan-ordutegitik kanpo egongo da irekita, eta tarte horretan lanak egiten ari diren bitartean baino ez da itxiko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak