Debagoieneko langabezia datu orokorra jaitsi egin da otsailean urtarrileko datuekin konparatuta. Herriz herriko datuei erreparatuta, Gipuzkoako lan behategiak eman dituen datuen arabera, Antzuolan 54 langabe zenbatu dira, urtarrilean baino bi gutxiago; Aretxabaletan, 194, hamaika gutxiago; Arrasaten, 1.153, zortzi gutxiago; Bergaran, 516, bi gutxiago; Elgetan, 24, bost gehiago; Eskoriatzan, 174, bat gutxiago, eta Oñatin, 323, lau gutxiago.
Hala, Leintz Gatzagan eta Aramaion bost pertsona baino gutxiago daude langabezian, baina ez dute adierazi zenbatekoa den kopuru zehatza. Otsailean ere egoera berbera zen.
| Herria | Urtarrileko langabe kopurua | Otsaileko langabe kopurua | Urtarrileko langabezia tasa | Otsaileko langabezia tasa |
| Antzuola | 56 | 54 |
%5,18 |
%4,99 |
| Aretxabaleta | 205 | 194 | %5,97 | %5,65 |
| Arrasate | 1.161 | 1.153 | %11,63 | %11,55 |
| Bergara | 518 | 516 | %7,28 | %7,25 |
| Elgeta | 19 | 24 | %3,53 | %4,46 |
| Eskoriatza | 175 | 174 | %8,38 | %8,33 |
| Oñati | 327 | 323 | %6,02 | %5,95 |
| Leintz Gatzaga | <5 | <5 | ||
| Aramaio | <5 | <5 |