Basalgoko proiektu eolikoaren aurkako mobilizazioa egingo dute zapatuan Bergaran, Elgetan eta inguruko herrietan. Alegazioak aurkezteko epea amaitu zenetik bi hilabete eta erdi igaro diren arren, ez dago administrazio-prozesuaren egoerari buruzko informazio ofizialik, eta horrek kezka areagotu du antolatzaileen artean.
Eibarko Mendiak Bizirik taldeak, Bergara, Elgeta, Soraluze eta Elgoibarko kolektiboekin batera, mendi martxa antolatu du makroaerosorgailuak jarri nahi dituzten inguruetara.
Parte-hartzaileak 11:00etan elkartuko dira, Topinburun, eta hainbat abiapuntutatik irtengo dira: Elgetatik 09:30ean, Eibarko Urkizu plazatik 9.30ean eta Soraluzeko Plaza Berritik 09:00etan.
Topinburun ekitaldi sinbolikoa egingo dute, eta parte-hartzaileei txaleko horiak eramateko eskatu diete.