Ikastolen proiektu kolektiboa babestu eta indartzeko, Tanta Eguna ospatu du Arizmendik

Jokin Bereziartua Lizarazu 2026ko otsailaren 27a

Arizmendi Ikastolak Tanta ekimenarekin bat egin du beste urte batez. Helburua da Euskal Herriko Ikastolen proiektu kolektiboa babestu eta indartzea. Horretarako, Ikastolako gune guztietan jarri dituzte salgai bost euroko txartelak. 

Salmentari bultzada berezia emateko, gaur, otsailak 27, Arizmendi Ikastolak Tanta Eguna ospatu du. Arratsaldeko lauetatik aurrera, "Ikastolako komunitate osoa zein herritarrak" animatu dituzte nork "bere aletxoa" dezan. Basabeazpi, Jose Arana, Olarte, Umezaintza, Uribarri, Arimazubi, Santa Teresa eta Gazteluondo guneetan aritu dira txartelok saltzen.

Etekinak, ikastetxeen hobekuntzarako 

Baina zergatik parte hartu ekimenean? Honako hau adierazi dute Arizmendi ikastolatik: "Ikastolak kooperatibak dira, eta Tanta kanpainari esker, ikastetxeen hobekuntzetarako –instalazioak, materiala, proiektu pedagogikoak...– behar den finantzaketa gehigarria lortzen da. Tanta bakoitza, elkartuz gero, ozeano bat bihurtzen da. Parte hartzea ez da soilik zozketa batean sartzea; Euskal Herriko zazpi probintzietan errotutako etorkizuneko hezkuntza proiektua elikatzea da.
Gainera, txartel bakoitzarekin 60.000 euroko sari bikaina irabazteko aukera egongo da". Zozketaren emaitza ekainean jakinaraziko dute. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak