
'Arrasate Press' aldizkariaren 35. aleko orrialdea, 1989ko urriaren 6an argitaratua.
Gipuzkoako Guardia Zibilaren komandante zenean, On Josemari Arizmendiarrietaren hiletan izan zen Antonio Tejero, 1976ko abenduaren 1ean, San Juan Bataiatzailearen parrokian. Arrasate Press-en argitaratutako argazki hori da horren lekuko: lehen ilaran ageri da, zerraldoaren aurrean; eta, testuak jasotzen duen bezala, "bere ohizko bibote eta begitartearekin". Hain zuzen, atzo hil zen Antonio Tejero, 1982ko otsailaren 23ko Estatu-kolpe saiakeraren protagonista.

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.