Bailarako herrietan jokatutako kanporaketetatik hamalau bikotek lortu dute Euskal Herriko mus txapelketaren baitan aurrera egitea. Horietatik hamabik Antzuolako Olalde pilotalekuan egingo dute bat martxoaren 7an, 15:00etan, Gipuzkoako finalean. Aramaion sailkatu ziren bi bikoteak, berriz, Arabako Kanpezu herrian izango dira egun berean, 10:00etan.
Hala, Antzuolako lehietan 134 bikote arituko dira nor baino nor, eta 32k lortuko dute final handirako txartela –Kanpezuko kanporaketatik 16 bikote sailkatuko dira–. Villabonan erabakiko dira 128 bikoteren artetik Euskal Herriko XVII. mus txapeldunak nortzuk izango diren, martxoaren 27an.
Hona hemen txapelketan aurrera egin duten bikote debagoiendarrak:
- Aramaion:
- Mikel Ruiz de Azua - Gorka Ezkurra
- Beñat Ibarguren - Iñigo Molero
- Antzuolan:
- Markel Lete - Gorka Etxezarreta
- Iosu Larrea - Iker Murua
- Jesus Zubikarai - Lorenzo Iturbe
- Paulo Iparragirre - Juan Kruz Lizarralde
- Maikel Ortiz - Xabi Gartzia
- Arrasaten:
- Iñaki Arroyo - Iker Egizabal
- Agustin Arregi Luis Gutierrez
- Bergaran:
- Oxan - Iker
- Ane - Jon Loidi
- Ramos - Ana
- Unai - Asier
- Eskoriatzan:
- Jose Regaño
- Javier Eraña
- Oñatin:
- Juanito - Anton
- Iñaki - Txema