Gauzak horrela, asteartean AP-636a Bergarako norabidean erabili behar duten erabiltzaileak 10. irteeratik (Zumarragako irteeratik) atera beharko dira eta jarraian, GI-631 errepidetik Zumarragarako norabidea hartu beharko dute. Ondoren GI-2632 errepidetik, Euskal Herria Etorbidetik, Aparicio Auzoraino joan beharko dira eta bertan dagoen biribilgunean 12. irteeratik sartu ahalko dira berriro AP-636ra.
Asteazken gauean, aldiz, AP-636a Beasaingo norabidean erabili behar duten erabiltzaileek 12.irteera (Urretxu, Zumarraga eta Legazpiko irteera) erabili beharko dute GI-2632 errepidea Zumarragarako norabidean hartu eta Euskal Herria Etorbidetik GI-631ra iristeko. Ondoren, 10.sarreratik berriro AP-636ra itzuli ahalko dira.