Bestetik, zerbitzuaren ordutegiak, Lurraldebuseko webgunean edo erabiltzaileei arreta emateko 900 300 400 telefonoan kontsultatu ahalko dira. "Emakumeok Lilatoiaz ahalik eta modu jasangarrienean, erosoenean eta seguruenean gozatu ahal izatea nahi dugu; horregatik, beste batzuetan egin dugun bezala, igande honetan Lurraldebuseko zerbitzu bereziak jarriko ditugu Debagoienetik, nahi duen emakume orok lasterketa feminista ezagun honetan parte har dezan", azaldu du Azahara Dominguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak.