Muruak eta Rezustak ezin izan dituzte Larrazabal eta Landa garaitu Uarkapen (22-20)

Imanol Beloki Unamuno 2026ko otsailaren 22a

Murua eta Rezusta, Larrazabal eta Landaren aurkakoa amaitu berri, Uarkapen.

Arrasateko Uarkape pilotalekuak Binakako Serie A-ko play off-aren azken jardunaldia hartu du. Lehen mailako esku pilota jaialdian Jaka-Iztueta eta Zabala-Martija arituko dira eta irabazleek Binakako txapelketa nagusiko finalerdietarako azken txartela lortuko dute –jokoan da partidua–. Aurretik, baina, bigarren norgehiagoka ere izan da, izan ere, Murua eta Rezusta debagoiendarrak aritu dira Larrazabal eta Landaren aurka.

Binakako Serie A-ko play-off-aren azken jardunaldia jokatu da Arrasaten, baina atarikoan, Ander Murua arrasatearrak eta Rezusta bergararrak bailarako bikotea osatu dute, eta Larrazabal eta Landa aurkari izan dituzte, lagunartekoan.

Etxekoen aurrean ezin

Arrasateko Uarkape pilotalekuko harmailak beteta izan dira gaurko jaialdian, giroa beroa izan da, eta debagoiendarrak (urdinak) ondo aritu dira etxekoen aurrean. Hala ere, Larrazabal eta Landa (gorriek) aurretik aritu dira, 13-6 une batez. Hala ere, Murua eta Rezusta ondo aritu dira eta 16-16 berdindu dute partidua. Gero, urdinak aurretik jarri dira: 17-18, eta ordurako 458 pilotakada zeramatzaten. Hala ere, azken txanpan sartu eta markagailua 20-18 izan da; gero, 21-18. Gorriek lau tanto segidan egin ostean, 21-19 jarri da markagailua eta ondoren 21-20. Azkenean, 22-20, eta Larrazabal eta Landa izan dira garaileak, ordubete eskas iraun duen partiduan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak