Debagoieneko ordezkaritza izan da gaur eguerdian Donostian egindako manifestazioan. Hiru aldarrikapen nagusi izan dituzte: pentsioen balio-handitzea automatikoa izatea, soldatetako eta pentsioetako genero-arrakala ezabatzea eta langileei gutxieneko diru-sarrerak bermatzea. "Pentsioen urteko errebalorizaziorako bermerik eza amai dadin" ere eskatu dute.
Manifestazioa 12:00etan abiatu da Bulebarretik eta Debagoienetik joandako hainbat pentsionista izan dira bertan.
Bilbon beste manifestazioa bat egin dute, arratsaldean. Gasteizen eta Iruñean astelehenerako deitu dituzte. Hain zuzen ere, astelehenean aldarrikatzen da Soldata Desberdintasunaren Aurkako Nazioarteko Eguna.
