6.075 milioi euroko zerga-bilketa lortu zen iaz Gipuzkoan, 2024an baino %10,8 gehiago

Hasier Larrea 2026ko otsailaren 16a

Eider Mendozak, Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatu nagusiak, adierazi du zerga-bilketari buruzko datuek “konfiantza” ematen dutela “enpresen lehiakortasuna babestuko duten politiketan aurrera egiten jarraitzeko, etorkizuneko industria-sektoreetan eta gaurko eta biharko zainketak bermatuko dituzten inbertsioetan”.

Ezegonkortasun globalaren aurrean, Gipuzkoako ekonomiak "sendotasuna" erakutsi duela gehitu du Mendozak, 2025ean 6.075 milioi euroko zerga-bilketa lortuta, aurreko urtean baino %10,8 gehiago. Bestalde, "zuhurtzia" eskatu du, "ziurgabetasun geopolitikoa bizi dugulako gaur egun".

Itziar Agirre Ogasun diputatuak azaldu du PFEZak eta BEZak hazkunde handia izan dutela, "lurraldearen dinamismo ekonomikoa islatuz". Sozietateen gaineko zergaren jaitsiera, berriz, aurreko ekitaldiko itzulketen ondorio izan da, baina itzulketa horiek kenduta, enpresen emaitzak %15 hobetu dira.

Bestalde, Gipuzkoako udalerriek 702 milioi euro jasoko dituzte Udal Finantzaketarako Foru Funtsaren bidez 2025ean, inoizko kopururik handiena, tokiko erakundeen finantzaketa indartuz.

Hona hemen UFFFren Gipuzkoako 2025eko likidazioa, Debagoieneko herrietan.

UDALA AURREKONTUA 2025 LIKIDAZIOA 2025 LIKIDAZIO SALDOA
ANTZUOLA 1.858.011,93  1.938.345,90  80.333,97
ARETXABALETA 6.422.635,87  6.700.328,30 277.692,43
ARRASATE 19.642.827,20  20.492.114,71 849.287,51
BERGARA 12.994.138,72 13.555.960,07 561.821,35
ELGETA 1.221.072,63 1.273.867,56  52.794,93
ESKORIATZA 3.767.508,20 3.930.402,15 162.893,95
LEINTZ GATZAGA 417.677,71 435.736,64 18.058,93
OÑATI 10.392.028,55 10.841.343,71 449.315,16

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak