Raos Trail Kluba aurkeztu dute, bailarako bost korrikalarirekin

Xabier Urtzelai 2026ko otsailaren 15a

Raos Trail taldea aurkeztu zuten zapatuan Larriñon, Aretxabaletan. Eguraldiak ez zuen baimendu inguru eder horretan aurkezpena nahi moduan egiten, baina bertako frontoiak babes ederra eskaini zien bertaratutakoei. Oscar Nietok zuzendutako taldeak hamaika lasterkari izango ditu, horietako bost ibarrekoak.

Azken urteotan hainbat mendi korrikalariri laguntzen ibili badira ere Raosetik 2026ra begira egin dute benetako apustua, eta kirol kluba osatu dute hamaika lasterkarirekin. "Orain arte halako proiektu batek eskatzen zuen denbora eskaini ezinka nenbilen, eta orain eman dugu pausoa, hau ametsa da", adierazi du proiektuko gidari Oscar Nietok.

Alexander Gonzalez, Axi Alonso (Oñati), Aimar Larrea (Antzuola), Julen Dobarro, Izaskun Olleta, Julen Gaston, Aitor Ugarte (Aramaio), Mikel Arriola (Aretxabaleta), Mikel Goikoetxea, Jokin Egurbide (Aretxabaleta) eta Laura Rodriguez izango dira aurtengo denboraldian Raosen elastikoaz korrika –eta mendiko eskia– egingo dutenak.

Aurkezpen ekitaldian Ainhoa Lendinez kazetariak aurkeztu ditu atletak banan-banan, euren asmo eta helburuen berri eman eta ondoren dantzariek aurreskua dantzatu diete. Astelehenean, Harmailatik saioan (20:00, 22:00), zabal landuko dute aurkezpenak emandakoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak