Mondragon Unibertsitateak adierazi duenez, jarduera hauek "tresna egokiak" dira kirola sustatzeko, eta "laguntasuna, talde-lana, ahalegina eta errespetua transmititu ahal izateko". Errendimendu akademikoa eta ikasleen osasuna "hobetzeko ohiturak sortzen" laguntzen dutela ere gaineratu dute.
Horrez gain, txapelketetako onenek saria izango dute; martxoaren 5ean Getxon jokatuko den Euskadiko Txapelketarako txartela. Gainera, txapelketa horretan nabarmentzen direnak, Estatuko Unibertsitate Txapelketan lehiatuko dira Andaluzian.