Huhezi falkultateak hainbat jarduera antolatu ditu otsailerako

Koldo Zubia Salas 2026ko otsailaren 9a

Huheziren Aretxabaletako campusa.

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak 50 urte bete ditu ikasturte honetan. Urteurrenaren harira, hainbat jarduera antolatu dituzte: Momotxorroak. Kaos baten istorioa dokumentalaren proiekzioa, Itzulera antzezlana eta Jon Basaguerenen kontzertu akustikoa. Horiekin batera, Euskal kultura gaur eta bihar  jardunaldiaren laugarren edizioa ere egingo dute, ekitaldi nagusi gisa.

Urte osoko programa antolatu du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak, bere 50. urteurrenean, eta otsailerako ere kulturarekin lotutako hainbat jarduera izango dira.

Otsaileko ekitaldi nagusia Euskal kultura gaur eta bihar jardunaldia izango da; euskal kulturaren egungo egoeraz eta erronkez hausnartzea da topaketaren helburua. Otsailaren 25 eta 26an ospatuko da Aretxabaletan, eta Euskal Kulturaren Eragiletzako masterra egin duten ikasleak izango dira protagonistak; master amaierako lanetan egindako ikerketen emaitzak aurkeztuko baitituzte. 

Mondragon unibertsitateak adierazi duenez, masterraren xedea da "hainbat arlotan lan egiteko prestatuta egongo diren kultura-eragileak heztea". Horren harira, ikasturtearen hasieratik, Mondragon Unibertsitateak Kultur eta Sormen Industrietako gradua  jarri du abian, sektore horretan prestakuntza espezifikoa duten profesionalak hezteko.

Lau jarduera guztira

Euskal kulturaren inguruko jardunaldia, ez da Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak antolatutako jarduera bakarra izango; beste hiru jarduera ireki ere antolatu dituzte, Eskoriatza eta Aretxabaletako hainbat gunetan izango direnak. Hona hemen guztiak:

  • Momotxorroak. Kaos baten istorioa dokumentalaren proiekzioa
    Otsailaren 11n, 18:30ean
    Eskoriatzako Zaldibar Antzokian
  • Itzulera, Dejabu konpainiaren antzezlana
    Otsailaren 12an, 19:00etan
    Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean
  • Jon Basaguren kontzertu akustikoa
    Otsailaren 17an, 11:00etan
    Eskoriatzako Campusean
  • Euskal kultura gaur eta bihar jardunaldia
    Otsailaren 25ean eta 26an
    IdeiEnean, Aretxabaletako Campusean

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak