Binakako Txapelketa Nagusiko lehen postua berreskuratu dute Arrizabalagak eta Bergarak, Itsasun

Mirari Altube Arrese 2026ko otsailaren 9a

Betegi aretxabaletarra eta Etxegarai oñatiarra, Bergara bergararrarekin eta Arrizabalaga gernikarrarekin.

Itsasun jokatu zuten Emakume Master Cup txapelketako kanporaketa atzo, domeka, eta "jendetza" batu zen Atharri ezker paretan jokatutako partidak ikusteko. Olatz Arrizabalagak eta Arrate Bergarak sailkapeneko lehen postua berreskuratu zuten, Maddalen Etxegarai eta Irati Betegiri 22-6 irabazita. Hain zuzen ere hiru debagoiendar batu ziren kantxan, partida horretan.

Arrizabalagak eta Bergarak txapelketan jokatutako lau partidak irabazi dituzte eta lehen postuan daude. Aldai-Arrillaga bikoteak ere lau puntu ditu, baina bi partida galduta.

Itsasuko partidan Olatz Arrizabalaga nabarmendu zen. Gernikarrak erakutsi zuen seigarren txapela gura duela eta helburu horretarako "ondo prestatuta" dagoela. Hark ezarri zuen partidaren erritmoa, "pilotari beste abiadura bat sartuz". Saketik ere min handia egin zuen eta, gainera, Bergarako Arrate Bergara bikotekideak horretan lagundu zion. Beste aldean izan zituzten Oñatiko Madalen Etxegarai eta Aretxabaletako Irati Betegi; horiek ez zuten euren egunik onena izan eta ezer gutxi egin ahal izan zuten aurkarien nagusitasunaren aurrean, 22-6 galduz.

Bigarren partida orekatuagoa izan zen eta 22-17 irabazi zien Ibarrolak eta Erasunek Zabaletari eta Bertizi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak