Herriz herriko datuei erreparatuz, Antzuolan (56) eta Arrasaten (1.161) igo da langabe kopurua. Herri horien artean, Arrasatek izan du langabezia tasaren joera okerrena; %0,23 igo da tasa, eta abenduan baino 23 langabe gehiago daude bertan. Beste herri guztietan behera egin du langabe kopuruak; Aretxabaletan (205), Bergaran, (518), Elgetan (19), Eskoriatzan (175) eta Oñatin (327), hain zuzen. Elgetak izan du langabezia tasaren bilakaera positiboena, %0,75 jaitsi da.
Beheko taulan daude ikusgai urtebeteko alderaketa guztiak:
| Herria | 2025eko abenduko langabe kopurua | 2026ko urtarrileko langabe kopurua | 2025eko abenduko langabezia tasa | 2026ko urtarrileko langabezia tasa |
| Antzuola | 54 | 56 | 4,99 | 5,18 |
| Aretxabaleta | 209 | 205 | 6,08 | 5,97 |
| Arrasate | 1.138 | 1.161 | 11,40 | 11,63 |
| Bergara | 536 | 518 | 7,53 | 7,28 |
| Elgeta | 23 | 19 | 4,28 | 3,53 |
| Eskoriatza | 187 | 175 | 8,95 | 8,38 |
| Oñati | 344 | 327 | 6,15 | 6,02 |
| Leintz Gatzaga | <5 | <5 | ||
| Aramaio | <5 | <5 |