Martxoak 8 (2026)

Aresko martxarako kamisetak eskatzeko epea ireki dute

Imanol Beloki Unamuno 2026ko otsailaren 2a

Iaz, Aresko martxa Aretxabaletako Herriko Plazara iristen.

Aresko VIII. Martxa egingo dela martxoaren 8an iragarri dute Eskoriatza Kirol Elkarteko eta UDAko ordezkariek. Emakumeok bidea eraikiz! lelopean, Aretxabaletatik Eskoriatzarako noranzkoan egingo da aurten bidea, 12:00etan, eta egunerako kamiseta salmenta martxan jartzeko izen-ematea zabalik dago. 

Aresko martxa egin nahi dutenek eta bide batez egunerako kamiseta erosi nahi dutenek Ibarra edo Manuel Muñoz kiroldegira joan beharko dira. Kamisetak zortzi eurotan jarriko dituzte salgai, eta, otsailaren 8ra bitartean egongo da horiek eskatzeko tartea.

Bi emakumeri aitortza

Edizio guztietan moduan, martxa hasieran eta bukaeran, herri bakoitzean omenaldiak egingo dira. Oraingoan, Aretxabaletan lehenbizi eta martxa amaieran, Eskoriatzan. Hala, laster jakinaraziko dute antolatzaileek nortzuk diren omenduko dituztenak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak