Indar erakustaldia egin du GKSk Bilbon eta Iruñean, 10.000 lagunetik gora mobilizatuta

Hasier Larrea 2026ko otsailaren 1a

Argazkiak: Gedar.

"Faxismoaren eta estatuen autoritarismoari aurre egiteko langile kolektiboetatik eta herri mugimendutik eraikitako fronte zabal bat" sortzera deitu zuen atzo arratsaldeko bi manifestazioetan Gazte Koordinadora Sozialistak. Debagoienetik bost autobus bete zituzten Bilboko manifestaziora joateko. 

"Faxistei aurre egiteko prest" daudela adierazi zuten milaka gaztek atzo arratsaldean deitutako bi mobilizazio jendetsuetan, eta gaineratu ez dutela onartuko "diktadura frankistaren gorazarrea, Euskal Herriaren eta euskararen aurkako ideia supremazistak, etorkinen aurkako arrazakeria, eta emakumeek gizonen zerbitzuan egon behar duela dioten diskurtso matxistak". Horiek eragozteko modua "Langileen nazioarteko alderdi iraultzailea" eratzea litzateke GKSren ustez. Era berean, "faxismoari eta estatuei aurre egitearen ondorioz gatibu dauden preso guztiak" gogora ekarri dituzte, eta haientzako "amnistia osoa" eskatu.

Aldarrikapenetan hamar mila lagunek baino gehiagok hartu dituzte Bilboko eta Iruñeko kaleak, antolatzaileek emandako datuen arabera. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak