Gipuzkoako kirol federazioak eta Aldundia, elkarrekin, kirolean indarkeria prebenitzeko

Eki Letona Erretolatza 2026ko urtarrilaren 29a

Gaur arratsaldean, eguena, Gipuzkoako hogeita zazpi kirol federazioek eta Foru Aldundiak adierazpen bateratua sinatuko dute Anoeta estadioko Kirol Etxean, Errespeturik gabe, kirolik ez kanpainaren barruan.

Gipuzkoako kirol federazioek kirolean egiten diren indarkeriazko ekintzen aurka bat egin dute. Anoeta estadioko Kirol Etxean, Gipuzkoako kirol federazioen adierazpen instituzionala sinatuko da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak ere bat egingo du horrekin, Errespeturik gabe, kirolik ez kanpainaren barruan. Foru Aldundiarekin 17:00etan sinatuko da eta federazioek 18:30ean sinatuko dute. Sinatu ondoren, indarkeria saihesteko hitzaldia egingo da.

Hurrengo jardunaldiko saskibaloi, eskubaloi, futbol eta areto futboleko partidak minutu erdiko geldialdiarekin hasiko dira. Federazioek errespetu gabeko portaeren aurrean lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi dute: "Kirolen aurkako portaera gero eta handiagoa denez, federazioek lanean jarraitzeko konpromisoa dugu, kirolari guztiek beren jarduera ingurune seguru, osasungarri eta errespetuzko batean egin ahal izatea bermatzeko".

Halaber, irmotasunez adierazi dute "oinarrizko errespetu eta tolerantzia arauen arabera jokatzen ez dakiten pertsonek ez dutela lekurik Gipuzkoako kirolean". Adierazpena sinatu ondoren, Álvaro eta Alfredo Saénz Ibáñez anaiek, Gesto Deportivo-ren sortzaileek, hitzaldi irekia emango dute 'Zer egin dezakete klubek eta kirol-federazioek oinarrizko kirolean indarkeria prebenitzeko?' izenburupean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak