Horrez gain, aurreko astean Espainiako 200 metroko txapelketara sailkatu ostean, Oihan Zulueta arrasatearrak 23 urtez azpiko kategorian (S23) 6,99 segundo behar izan zituen helmugaratzeko, eta emaitza horri esker Espainiako S23 Txapelketan parte hartzeko txartela eskuratu du. Txapelketa otsailaren 7an eta 8an jokatuko da Sabadellen.
Zapatuko proba berean, Aitor Urangak 7,13ko denbora egin zuen, eta Ander Oterok, 7,24; azken horrek, gainera, bere marka pertsonala hobetzea lortu zuen.
