Haize bolada zakarrak iragarri dituzte gaurko eta abisu horia ezarri

Mirari Altube Arrese 2026ko urtarrilaren 21a

Haizea zakar ibiliko dela, bereziki Gipuzkoan eta Bizkaian, iragarri du Euskalmetek. Kostaldean espero dira haize-boladarik gogorrenak baina haizeguneak ez diren lekuetan ere igarriko da; horietan abisu horia 15:00ak arte egongo da indarrean.

Barnealdeko haizeguneetan hego/hego-mendebaldeko haize-boladek 100 kilometro orduko abiadura gaindi dezaketela eman du jakitera euskal meteorologia agentziak, batez ere mendebaldeko mendi inguruetan.

Eta Gipuzkoan, haizeguneak ez diren lekuetan hegoaldeko haize-boladak 60-80 kilometro orduko ingurukoak izan daitezke. Gauerditik 07:30era bitartean boladarik zakarrena 5:10ean neurtu du Arrasateko estazioak, 56,4 kilometro ordukoa, hain zuzen ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak