Erorikoak adineko pertsonen osasunerako eta ongizaterako mehatxu garrantzitsu dira Osakidetzatik adierazi dutenez. Nazioarteko datuen arabera, 65 urtetik gorako pertsonen %30ak eta 80 urtetik gorakoen %50ak urtean gutxienez eroriko bat izaten du. Erorikoek "sufrimendu fisiko eta psikikoa" eragin dezakete, eta "kasu larrienetan heriotza" ere bai. Horrez gain, eragin sozioekonomiko nabarmena dute, bai galdu diren bizi-urteengatik, bai sortzen dituzten ezgaitasunen ondorioz.
Horregatik, erorikoei aurrea hartzeko helburuarekin, Arrasateko eta Aramaioko adineko pertsonei eta haien senide edo zaintzaileei zuzendutako tailerra egingo du Arrasteko Osasun Zentroak.
Saioak Etxaluzen egingo dituzte: otsailaren 25ean eta 26an, 10:30etik 12:00etara. Besteak beste azalduko dituzte erorikoen arrazoi nagusiak, prebentziorako neurriak landuko dira, eta ohitura osasungarrien eta ariketa fisikoaren garrantzia azpimarratuko da. Era berean, eskuragarri dauden laguntza teknikoen inguruko informazioa ere emango dute.
Izen-ematea doakoa izango da eta Arrasateko anbulatoriora jo beharko da horretarako: Nafarroa etorbidea 14 zenbakian aurrez aurreko arreta, eta 943 03 52 50 telefono zenbakira deituta.