Plastiko bilketen egutegia argitaratu du Debagoieneko Landa Garapen Elkarteak

Eki Letona Erretolatza 2026ko urtarrilaren 13a

Nekazaritza jardueran erabilitako plastikoa jasotzeko zerbitzua antolatu du Deba Garaia Landa Garapenak. Lau egun ezarri dituzte baserri inguruetan plastikoa biltzeko: urtarrilaren 27, otsailak 24, martxoak 24 eta maiatzak 26.

Siloa estaltzeko erabiltzen den plastikoak, belar boletan erabiltzen den plastikoak, ortuan lurra estaltzeko erabiltzen den plastikoak eta negutegiak estaltzeko plastikoak jasoko dira. Sokak eta sareak, plastikotik bereizita, zaku batean ondo bilduta atera behar dira. Plastikoa txukun ez badago, puntu honetan ez da bilketarik egingo. Bilketa arratsaldez egingo da ezarritako puntuetan, beste puntu batean adosteko 943 76 25 47 telefonora deitu behar da. Bilketa lekuei dagokienez, honakoak dira zehaztutakoak:

  • Aretxabaletan: Lausita, Izurieta bidegurutzetik 100 m-tara; bainuetxe, Mendiolako bide parean; Oroko bidegurutzean.
  • Oñatin: Zañartu, Zuazola inguruan; Murgialdai, Asentsio ermitan; Olabarrieta, autobus geltokian; musika eskola gainaldean
  • Bergaran: Ugarrixa, granja parean; Muinondo, trenbide ondoan; San Juan auzoko eliza aurreko plazan.

Horrez gain, beste leku batzuetan ere utzi ahal izango da, baina lehenago deitu behar da eguna eta lekua adosteko:

  • Antzuola: ekarpen gune ondoan. Aurrez deitu.
  • Arrasate: Udala, Bedoña eta Garagartza. Aurrez deitu eta lekua adostuko da.
  • Bergara: Elosu. Aurrez deitu eta lekua adostuko da
  • Elgeta. Aurrez deitu eta lekua adostuko da
  • Eskoriatza. Aurrez deitu eta lekua adostuko da.
  • Leintz Gatzaga: Aurrez deitu eta lekua adostuko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak