Parte hartzeko laburmetraiek euskaraz sortutakoak, 2025ean ekoiztutakoak eta 25 minututik beherakoak izan behar dute. Izen ematea, berriz, laburbiraren webgunean egin behar da: https://laburbira.taupamugimendua.eus/. Aukeratzen diren filmetako egileek 1000 euroko ordainsaria jasoko dute zirkuitoan parte hartzearren.
Euskaraz sortu eta ekoitzitako film-laburren zirkuituak bi helburu nagusi ditu: batetik euskal zinemagintza hauspotzea, zinemagileei beraien lanak erakusteko aukera emanez; eta, bestetik, herritarrei euskaraz sortutako film-laburrak ezagutaraztea. 2025eko edizioan, esaterako, 54 herritan antolatu ziren proiekzioak, urtez urte haziz doa egitasmoa.