Milaka lagun elkartu dira "salbuespen lege eta politiken behin betiko amaiera" aldarrikatzeko manifestazioan

Larraitz Zeberio Lekuona 2026ko urtarrilaren 10a

Sare Herritarrak deitutako manifestazioan burua, Bilbon. (Iturria: Sare Herritarra)

Debagoieneko herri gehienetatik –Arrasate, Aretxabaleta, Eskoriatza, Oñati, Bergara, Antzuola eta Elgeta– antolatu dira autobusak Sare Herritarrak Ezin da gehiago luzatu lelopean Bilbon egin duen manifestazioan parte hartzeko.

"Espetxe-legeria arrunta aplikatzea da bidea gaur egun askatasunik gabe dauden pertsonak etxera itzultzea ahalbidetzeko", esan dute Sare Herritarretik. "Bakea eta bizikidetza ez dira posible izango indarkeriaren biktima guztien errespetua, aitortza eta elkartasuna oinarri ez badira".

Milaka lagunen eta askotariko erakundeen babesa jaso du aurten ere euskal presoen eskubideen alde urtez urte egiten den mobilizazio deialdiak eta jendetzak hartu du parte Casillatik abiatu den manifestazioan. Ekimenarekin bat egin dute, esaterako, ondorengo alderdi politikoek eta sindikatuek: EH Bai, EH Bildu —Sortu, EA eta Alternatiba–, Ahal Dugu, ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru, EHNE, CGT, CNT Etxalde, Junts per Catalunya, ERC, CUP, BNG, eta Mes per Mallorca.

Ezin da gehiago luzatu zioen pankarta joan da manifestazioaren buruan. Gazteek ere eraman dute haien aldarria eta Ezin da belaunaldietan luzatu zioen beste pankarta bat zabaldu dute.

Goizean ere izan dira ekintzak Bizkaiko hiriburuan. Sare Herritarrak antolatuta pailazoek, musikariek eta bertsolariek girotu dute Bilboko Zazpikaleak goiz osoan zehar.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak