Aitor Guridi Txisto entrenatzailearen neskek bolada onean amaitu zituzten Gabonen aurretiko neurketak, izan ere, lau partidu jarraian irabazi zituzten, baina, atsedenaldiaren ostean, urtarrileko aldapari ezin izan diote eutsi. Izan ere, Urretxu eta Zumarragako Urola taldea bigarren postuan dago sailkapenean, eta, gorengo postuetan daudenei garaitzea beti da zailagoa. Hala ere, maila ona eman dute gaurko partiduan eta hiru puntuak lortu ez arren, joko ona erakutsi dute. Gaur gaurkoz, 11. postuan dago Debagoiena Bailara taldea, sailkapenean.
Lesioekin amaituta
Lehenengo zatian bi taldeen partetik egon dira aukerak, baina, ez da golik egon. Bigarren zatia hastean, berriz, 46. minutuan Naroa Urretak sartu du partiduko lehenengo gola eta etxekoak aurretik jarri dira markagailuan (1-0). Pozak baina gutxi iraun die Debagoiena Bailarako neskei, izan ere, banakoa, 48.minutuan iritsi da, eta, ondoren, 58.minutuan bigarrena sartu dute Urolakoek. Markagailua 1-2 mantendu da 90. minutuak iritsi arte, eta, denbora horretan aukera garbiak ere izan dituzte debagoieneko neskek. Ez dute zorterik izan, eta, gainera, min hartuta bukatu dute gaurko jardunaldia hainbat jokalarik. Goleatzaileak, Naroa Urretak, batetik, nahiz-eta partidua amaitu duen, eta, bestetik, 35.minutuan aldatu beharra izan duen Iraitz Zabalak, orkatila bihurrituta.
Maila ona emanda
Emakumezkoen gorengoen mailan diharduen taldeako entrenatzaileak. Aitor Guridi Txistok, "pena izan da hainbat jokalarik min hartu dutelako, baina, sailkapeneko diferentzia ez da nabaritu. Partidua irabazteko aukerak izan ditugu,. eta Gabonetan aktibitate gutxi egitea ere nabaritu da. Dena den, hor egon gara, aurpegia eman dugu, eta, gutxigatik ez dugu berdindu". Helburua kategorian mantentzea izanda, hamabosgarren jardunaldia izango da hurrengoa, eta, Hernaniren aurka jokatuko dute, etxetik kanpora. Entrenatzailearen esanetan behetik datorren taldea da eta irabazteko esperantza dute.
