Krutzetarako bidean lurjausia egon da eta zirkulazioa itxita egon da tarte batez. Herrizaingo sailak emandako informazioa arabera orain zabalik dago baina zirkulazioa oso motela da.
Oñatiko saihesbidean ere arazoak izan dira kiroldegi pare inguruan. Zuhaitz bat jausi da eta kendu bitartean moteldu egin da trafikoa. Une honetan kenduta dago.
Bergaran ere izan dira arazoak, baina konponduta daude Herrizaingo sailak azaldu duenez.
Euria eta haizea eguraldi iragarpenetan
Goretti ekaitzaren eragina sumatuko dugu hurrengo orduetan. Eguerditik aurrera euria eta haize gogorra iragarri dituzte Euskalmetetik. Bereziki kostaldean baina barrualdean ere bai. Tenperaturek, bestalde, behera egingo dute arratsaldean.
Zapatua ere euritsua izango da. "Euria barra-barra egingo du, batez ere ekialdean eta leku askotan etengabe egingo du", azaldu dute. Arratsaldeak aurrera egin ahala, mendebaldetik ekialdera, atertuz joango da. Domekan egingo du hobera eguraldiak.
Ekaitzak eragina izan dezake trafikoan eta arreta handiz gidatzea komeni da.