Sarek antolatuta, urtarrilaren 10ean manifestazioa egingo dute, Bilbon, Ezin da gehiago luzatu lelopean, "preso daudenen eskubideak defendatzeko eta, batez ere, Euskal Herrian konponbidearen, bakearen eta elkarbizitzaren aldeko apustua egiteko". Manifestazioa 17:00etan abiatuko da, Casillatik. "Konponbidearen, bakearen eta elkarbizitzaren aldeko apustua" egiteko helburuarekin, Debagoieneko hainbat herritatik egongo da Bilbora joan-etorria egiteko autobus zerbitzua, honako ordutegi hauetan: Oñatitik, esaterako, goizean (10:30ean) zein arratsaldean (15:00etan) irtengo dira autobusak, postetxe pareko autobus geltokitik; Antzuolan, Sagastiko autobus geltokitik izango da irteera, goizean (10:45) eta arratsaldean (15:00); Bergaran, goizean (11:00) eta arratsaldean (15:15) irtengo da autobusa Ibargarai geltokitik, eta 15:00etan Osintxutik; Arrasaten, Zalduspetik izango da irteera goizez (11:00) zein arratsaldez (15:30); Aretxabaletaren kasuan, 15:00etan abiatuko da autobusa, Azbeko autobus geltokitik; Elgetatik 15:00etan irtengo da, eta, herrira itzultzeko, 20:00etan irtengo da autobusa Bilbotik; Eskoriatzari dagokionez, irteera 11:30ean izango da, eta itzulera, berriz, 02:00etan.