Duela hilabete Debagoienean egindako inkestek diote galdetutakoen artetik % 26 askotan edo beti bakarrik sentitzen dela; 65 urtetik gorakoen artean, portzentaia % 22 da. Eta %75ak badu bakardade emozionalaren adierazleren bat. Horregatik bakardadearen inguruko solasaldi zikloa antolatu da Debagoiena Ehuntzen egitasmotik.
Hitzaldi sorta
Debagoiena Ehuntzen proiektuaren helburu nagusia da eskualdeko landa-eta hiri-inguruneetara egokituko den "ekosistema integral bat" martxan jartzea, bakardadeak Wikuspegi komunitario, inklusibo eta parte-hartzaileren" bidez lantzeko: "Proiektuak bakardadea fenomeno indibidual gisa ulertzetik aldenduta, erantzunkidetasun komunitarioa sustatzea du ardatz".
Hala, komunitateak gai honen inguran duen zereginari buruz hitz egingo dela adierazi dute antolatzaileek. Sarrera doakoa da, eta ez da aurre-inskripziorik behar. Data eta tokiak honakoak dira, guztiak 18:00etan:
- Bergara: urtarrilak 19, udaletxeko osoko bilkuren aretoan.
- Aretxabaleta: urtarrilak 20, Karmele Igartua aretoan.
- Eskoriatza: urtarrilak 22, kultur etxean.
- Antzuola: urtarrilak 27, Olaran etxean.
- Oñati: urtarrilak 28, kultur etxean.
- Elgeta: urtarrilak 29, Espaloia kafe antzokian.
- Leintz Gatzaga: urtarrilak 30, liburutegian.