Bakardadeari aurre egiteko solasaldiak antolatu ditu Debagoiena Ehuntzen egitasmoak

Eki Letona Erretolatza 2026ko urtarrilaren 8a

Debagoiena Ehuntzen proiektuaren aurkezpen eguna.

Debagoiena Ehuntzen egitasmoak hainbat solasaldi antolatu ditu datozen asteetarako. Urtarrilean, Debagoieneko udalerri guztietan bakardadeei buruzko hitzaldiak egingo dira, Elisa Sala Mozos ikerlari eta gizarte-aholkulariaren gidaritzapean. Mankomunitateak, bailarako udalekin eta Adin Berrirekin elkarlanean antolatu ditu solasaldiak.

Duela hilabete Debagoienean egindako inkestek diote galdetutakoen artetik % 26 askotan edo beti bakarrik sentitzen dela; 65 urtetik gorakoen artean, portzentaia % 22 da. Eta %75ak badu bakardade emozionalaren adierazleren bat. Horregatik bakardadearen inguruko solasaldi zikloa antolatu da Debagoiena Ehuntzen egitasmotik.

Hitzaldi sorta

Debagoiena Ehuntzen proiektuaren helburu nagusia da eskualdeko landa-eta hiri-inguruneetara egokituko den "ekosistema integral bat" martxan jartzea, bakardadeak Wikuspegi komunitario, inklusibo eta parte-hartzaileren" bidez lantzeko: "Proiektuak bakardadea fenomeno indibidual gisa ulertzetik aldenduta, erantzunkidetasun komunitarioa sustatzea du ardatz".

Hala, komunitateak gai honen inguran duen zereginari buruz hitz egingo dela adierazi dute antolatzaileek. Sarrera doakoa da, eta ez da aurre-inskripziorik behar. Data eta tokiak honakoak dira, guztiak 18:00etan:

  • Bergara: urtarrilak 19, udaletxeko osoko bilkuren aretoan.
  • Aretxabaleta: urtarrilak 20, Karmele Igartua aretoan.
  • Eskoriatza: urtarrilak 22, kultur etxean.
  • Antzuola: urtarrilak 27, Olaran etxean.
  • Oñati: urtarrilak 28, kultur etxean.
  • Elgeta: urtarrilak 29, Espaloia kafe antzokian.
  • Leintz Gatzaga: urtarrilak 30, liburutegian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak