Saharako haurrak udako hilabeteetan etxean hartzeko aukera dago

Eki Letona Erretolatza 2026ko urtarrilaren 7a

Gure ateak zabalik eta haien esperantzak bizirik leloarekin 2026ko kanpaina antolatu du Oporrak Bakean egitasmoak. Saharar herriaren aldeko ekimena da, familia euskaldunak animatu gura dituzte ume sahararrak etxean hartzera udako hilabeteetan, oporrak Euskal Herrian igaro ditzaten horiek.

Programari esker bestelako errealitate bat ezagutzeko aukera dutela Saharako umeek adierazi dute Oporrak Bakean egitasmotik: "Haur sahararrek uda basamortutik eta errefuxiatu kanpamentuetatik kanpo pasatzeko aukera dute". Gaineratu dute programan parte hartzea "onuragarria" dela haurrentzat, osasun kontuengatik zein bizi duten esperientziagatik.

Era berean, diote familia euskaldunentzat ere oso onuragarria izaten dela: "Herri sahararra lagundu eta beste kultura batekin elkarbizitzen dutelako". Interesa duenak dei egin dezala 696 01 47 86, 650 13 40 11 edo 658 75 13 59 telefono-zenbakietara edo oporrakbakean@gmail.com helbidera idatzi.

Debagoienean, "geroz eta gehiago" dira urtez urte haurrak etxean hartzea erabakitzen duten familiak. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak