Elurtuta esnatu dira Debagoieneko herriak

Gontzal Belategi Zubia 2026ko urtarrilaren 6a

Urte berriarekin batera elurra heldu da Debagoienera. Gauean hasi dira erortzen lehen elur malutak, eta goizean zuri esnatu dira Debagoieneko herri gehienak. Gipuzkoa abisu horian  dago eta errepideetan kontuz ibiltzeko eskatu dute.

Errege eguna kolore zuriz heldu da Debagoienera. Gauez lehen elur malutak erori ostean, elurtuta esnatu dira ibarreko herri gehienak. Gipuzkoa osoa abisu horian dago elurraren eraginez, eta horrela jarraituko du 15:00ak arte.

Neguko Bidezaintza Plana martxan

Errepideei dagokionez, Eusko Jaurlaritzak Neguko Bidezaintza Planaren fase operatiboa aktibatu du. Planak, elurra kentzeko 215 makina, tona askoko ibilgailuak kentzeko 7 garabi astun eta koordinazio- eta zaintza-lanetarako lagungarri izango diren beste 130 ibilgailu aktibatzeko aukera jasotzen du.

Makinak etengabe lanean dabiltzan arren, Jaurlaritzak errepidean arreta handiz jokatzeko eskatu du. Errepidez ez bidaiatzea gomendatu dute, eta bidaiatzekotan, garraio publikoa lehenestea. Autoa hartu behar izanez gero, zenbait errepidetan kontu handiz ibiltzeko ere eskatu dute, tartean; Leintz Gatzagako bidean, Kanpazarren eta Pagatzako bidean. Deskargako autobian zein Kurtzetako mendaterako bidean beharrezkoa da autoari kateak jartzea. 

Bidali zure argazkia

Elurretan ateratako zure argazkiak argitaratzea nahi izanez gero, bidali mezu bat Whatsappez edota Telegram bidez 688 69 00 07 zenbakira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak