Herriz herriko datuei erreparatuz, Aretxabaletan (209), Arrasaten (1.138), Eskoriatzan (187) eta Oñatin (344) igo da langabe kopurua. Herri horien artean, Eskoriatzak izan du langabezia tasaren joera okerrena; %0,92 igo da tasa, eta 2024an baino hemeretzi langabe gehiagorekin amaitu du urtea. Dena den, langabezia ez da herri guztietan igo, Antzuolan (54), Bergaran (536) eta Elgetan (23) behera egin du langabe kopuruak. Elgetak izan du langabezia tasaren bilakaera positiboena, %0,92 jaitsi da.
Beheko taulan daude ikusgai urtebeteko alderaketa guztiak:
| Herria | 2024ko abenduko langabe kopurua | 2025eko abenduko langabe kopurua | 2024eko abenduko langabezia tasa | 2025eko abenduko langabezia tasa | Langabeziaren tasaren joera 2025ean |
| Antzuola | 55 | 54 | 5,08 | 4,99 | %0,09 behera |
| Aretxabaleta | 193 | 209 | 5,62 | 6,08 | %0,46 gora |
| Arrasate | 1.099 | 1.138 | 11,01 | 11.40 | %0,39 gora |
| Bergara | 538 | 536 | 7,56 | 7,53 | %0,03 behera |
| Elgeta | 28 | 23 | 5,20 | 4,28 | %0,92 behera |
| Eskoriatza | 168 | 187 | 8,04 | 8,95 | %0,95 gora |
| Oñati | 308 | 344 | 5,67 | 6,15 | %0,48 gora |
| Leintz Gatzaga | <5 | <5 | |||
| Aramaio | <5 | <5 |
EAEn, Gipuzkoan soilik egin du gora langabeziak
EAEri dagokionez, langabe kopuruak egonkor jarraitu du; 2024ko abenduan baino 54 langabe gehiago erregistratu dira, –%0.05eko igoera da hori–. Dena den, Araban eta Bizkaian langabe kopurua jaitsi egin den bitartean, Gipuzkoan igo egin da kopuru hori: 216 langabe gehiago daude eta langabezia tasa %0,74 igo da. Guztira, 107.434 pertsona daude langabezian EAEn.