Bailarako pilotariak protagonista, Gabon Kopako finaletan

Mireia Bikuña 2025eko abenduaren 30a

2024ko Gabon Kopako partiduetako bat.

Benjamin, alebin eta infantil mailetako sei finalak Soraluzeko pilotalekuan jokatuko dira, abenduaren 31n, 10:00etatik aurrera. Guztira, 63 bikotek parte hartzen dihardute.

Debagoienako eta Debabarrenako pilota eskolen artean jokatzen da Gabon Kopa. Benjaminendako, alebinendako eta infantilendako txapelketa da.

Ligaxkako sailkapen-partiden ondoren, hauek dira  finalerdietako partiduak: 

  • Benjamin A kategorian, Aretxabaletak Arrasateren aurka jokatuko du, eta Bergara 2k Aloña Mendi izango du aurkari.
  • Benjamin B mailan, Aretxabaleta 1 eta 3 izango dira nor baino nor gehiagio, eta beste finalerdian Aloña Mendi 2 eta Arrasate.
  • Alevin A mailan, Eibar 1 eta Antzuolako bikoteek finalerdietarako txartela lortu dute. Beste finalerdia Aretxabaleta 2 eta Bergararen artean jokatuko da.
  • Alevin B mailan, Bergara 1ek finalerako txartela izango du jokoan Arrasate 1en aurka eta Aloña Mendi 2k gauza bera egingo du Soraluze 2ren aurka.
  • Eta infantil kategoriako B mailan, Aloña Mendi 1 Arrasate 1en aurka eta Arrasate 2 Bergara 2ren aurka jokatuko dute.
  • Infantil A kategorian, Aretxabaleta eta Bergara zuzenean pasa dira finalera.

63 bikote

Guztira 63 bikotek hartu dute parte aurtengo txapelketan; horietatik 55 bailarakoak. Aloña Mendi  hamaika bikote aurkeztu ditu torneoan: hiru benjamin mailan, lau bikote alebinetan eta beste 4 infantil mailan. Aramaiok benjamin kategoriako bi bikote, alebinetako lau eta infantil mailako bat  aurkeztu ditu. Aretxabaletak hamabi bikote: lau benjamin kategorian lehiatu dira, zazpi alebin kategorian eta bat haurrenkategorian. Arrasatek zazpi bikote aurkeztu ditu: bi benjaminenak, hiru  alebinetan eta 2 infantiletan.

Bergarak hamaika bikote bikote aurkeztu ditu torneoan, hiru benjamin kategorian, bost alebin kategorian eta hiru haur kategorian. Azkenik, Antzuolak zazpi bikote izan ditu lehian;  lau benjaminetan, bi alebinetan eta bat haurren mailan. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak