Alebinetako txapelketa zortzi taldek jokatu dute. Bailarako klubek bina talde aurkeztu dituzte, eta final handia Realak eta Aloñak jokatu dute. Azkenean, txuri-urdinak lortu dute lehen postua. Bergarak eta Goierri Gorrik jokatu dute hirugarren eta laugarren postuetarako partidua, eta mahoneroek irabazi dute.
Finalaren ostean, garaikurra eta zaleen txalo zaparrada jaso dute jokalari guztiek. Honela geratu da alebin mailakoen sailkapena:
- Reala
- Aloña Mendi 1
- Bergara
- Goierri Gorri 1
- Arizmendi-UDA 1
- Aloña Mendi 2
- Arizmendi-UDA 2
- Goierri Gorri 2
Infantil eta benjamin mailetako txapelketetan seina taldek parte hartu dute, eta bietan, etxekoak, Arizmendi-UDAkoak izan dira garaile. Infantil mailako finalean gainera, etxeko bi taldeak neurtu dituzte indarrak. Honela geratu da infantil mailako sailkapena:
- Arizmendi-UDA 2
- Arizmendi-UDA 1
- Aloña Mendi
- Mondra
- Goierri Gorri
- Bergara
Azkenik, honela geratu da benjaminetako sailkapena:
- Arizmendi-UDA 1
- Goierri Gorri 1
- Goierri Gorri 2
- Arizmendi-UDA 2
- Bergara
- Aloña Mendi
Hirukoa
Bihar, abenduak 30, kadete mailako hirukoa jokatuko da. Bailarako konbinatua, Gipuzkoako selekzioa eta Real Sociedad taldeak neurtuko dira Ibarra futbol zelaian, 10:00etatik aurrera. Debagoieneko konbinatuak eta Gipuzkoako selekzioak jokatuko dute lehen partidua, 10:00etan. Ostean, 11:00etan, Debagoienak eta Realak; eta 12:00etab, Gipuzkoak eta Realak.