Ohiturari jarraituz, urteko azken egubakoitzean kaleratu du Goienak urtekaria. Bertan, irakurleak, zera aurkituko du, besteak beste: hilabete bakoitzean azpimarragarrienak izan diren albisteak; urtean zehar nabarmendu diren debagoiendarrak; Goienaren hainbat kolaboratzailek 2025ak gizartea, ekonomia, kirola eta kultura alorretan eman duenaren gainean idatzitako analisi laburrak, edota eskualdeko herri guztietako herritarrek kontatutako Pozak eta penak.
Aldizkari berezia gaur, hilak 26, banatu da etxerik etxe.
Paperean irakur daiteke, baina baita GOIENA.EUS-en ere.
Bestetik, Goiena aldizkariaren 2026ko lehen zenbakia urtarrilaren 9an argitaratuko da.