Katixa Navarro, Aimar Irizar eta Unai Cueva, Gipuzkoako txapeldunak ziklo-krosean

Mireia Bikuña 2025eko abenduaren 21a

Ataunen jokatutako proban lortu zituzten emaitzak. Era berean, podiumaren hirugarren lekura igo zen Aitor Murguzur, brontzeko domina lortuta.

 

Egaralur-Madalena gasolindegia taldeko Aimar Irizar arrasatearrak bigarren bukatu zuen Ataungo proba, baina, gipuzkoar azkarrena izanda, hark jantzi zuen txapela. Telmo Hernandez durangarrak irabazi zuen kadete mailako proba.

Kategoria berean, baina nesken lasterketan hirugarren bukatu zuen Zuk- Limousin taldeko Katixa Navarro arrasatearrak, Haizea Tamayo eta June Del Tesoren atzetik. Baina, Gipuzkoako txapeldunaren maillota eta txapelak jantzi zituen.

Ataungo lasterketa irabazi eta Gipuzkoako txapeldun izan ze Unai Cueva oñatiarra. Elite mailan lehiatzen da, Eibar taldearekin.

Azken brontzeko domina lortu zuen Egaralur-Madalena gasolindegia Aitor Murguzurrek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak