Euskalmeten arabera, hotz eta euria egingo du gaur, neguan sartzen garen egunean. Tenperaturak jaitsi egingo dira eta fronte batek prezipitazioa ekarriko du. Elur-kota 600-800 metrora jaitsiko da egunaren bigarren partean eta hain zuzen ere eguneko tenperatura minimoak egunaren amaieran neurtuko dira.
Bihar, astelehena, Santamas eguna Arrasaten, hodeiak nagusituko direla iragarri du, baina prezipitazio gutxi egingo duela.