AP-636 errepidea itxiko dute Bergaran, Beasaingo norabidean, abenduaren 22ko gauean

Hasier Larrea 2025eko abenduaren 19a

AP-636an itxita egongo den tramua.

Bidegik aditzera ematen du, astelehenean, abenduaren 22an, 22:15ean AP- 636a guztiz itxiko dela Bergaran, Beasaingo norabidean, PK 22,700 eta 19,500 artean, portikoen eta banderolen mantentze eta garbiketa-lanak eta tunelen ekipamendu-lanak egiteko.

Errepide-mozketa asteartean, 06:00etan, amaituko da. Abenduaren 22 eta 23 arteko gauean bide hori erabiltzea aurreikusita zuten erabiltzaileek honako alternatiba izango dute eskura: AP-1etik Arrasateko bidesarian irten GI-627 errepidea hartuta Bergararantz, Elorregitik. Olako biribilgunera iristean, Telleriako biribilgunerako bidea hartu, eta ondoren AP-636ra sartu 19.sarreratik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak