Heldu dira Gabonak Gasteizko El Boulevardera. CBRE IM enpresaren jabetzako, eta CBREk kudeatutako merkataritza guneak, argiz, alaitasunez eta jai-giroz bete ditu txoko guztiak. Xehetasun guztietan islatuko da hori urtarrilaren 6ra arte; El Boulevard bola erraldoiz, Gabonetako selfieak ateratzeko eremuz eta 14 metroko altuerako 3D pantaila ikusgarriko eduki berriez apainduta egongo da, eta, familiarekin eta lagunekin gozatzeko pentsatutako hainbat proposamen eskainiko ditu. Aste hauetan, dendetan ibili ahala, programatutako jardueretan parte hartu ahal izango dute bisitariek, eta egun hauetarako merkataritza guneak prestatu dituen sorpresak deskubritu.
Pertsonaia tradizionalekin topaketak, euskarazko antzerki ikuskizunak, sustapen digitalak eta ekintza solidarioak hartzen ditu barne Gabonetako programak.
Olentzero eta Mari Domingirekin topaketak
Gabonetako espiritua Olentzeroren eta Mari Domingiren bisita magikoarekin iritsiko da El Boulevardera; merkataritza gunean geldialdia egingo dute, etxeko txikienen gutunak jasotzeko, irribarreak partekatzeko eta une ahaztezinak sortzeko. Bisitariek aukera izango dute beren gutunak entregatzeko eta pertsonaia ezagun horiekin argazkiak ateratzeko, baita Gabonetako jaien etorrera iragartzen duen tradizioa gertutik bizitzeko ere. Nodal plazan izango dira topaketak, honako ordutegian:
- Abenduak 19: 17:30etik 20:30era.
- Abenduak 20: 11:00etatik 14:00etara, eta 17:30etik 20:30era.
- Abenduak 22 eta 23: 11:00etatik 14:00etara, eta 17:30etik 20:30era.
- Abenduak 24: 11:00etatik 14:00etara.

Errege Magoen eta pajeen bisita
Unerik liluragarriena, Errege Magoen eta horien pajeen etorrera izango da, merkataritza-guneko plaza magiaz eta alaitasunez beteko baitute. Bisitan zehar, txikienek aukera izango dute beren nahiak Errege Magoekin partekatzeko, horiekin argazkiak ateratzeko eta Gabonetako unerik desiratuenetako baten zirrara bizi ahal izateko. Nodal plazan izango dira bisitak, honako ordutegian:
- Abenduak 26, 27, 29 eta 30: 11:00etatik 14:00etara, eta 17:30etik 20:30era.
- Abenduak 31: 11:00etatik 14:00etara.
- Urtarrilak 2 eta 3: 11:00etatik 14:00etara, eta 17:30etik 20:30era.
- Urtarrilak 5: 11:00etatik 14:00etara.
Familiendako kultura eta antzerkia euskaraz
Abenduaren 19an, 18:00etan, Ludotek guneak, Alaia plazan, Munduari itzulia 80 egunetan antzerkia hartuko du, Le Tour du monde en quatre-vingts jours lanaren egokitzapen dibertigarri eta ulerterraza, familiek eta txikiek euskarazko kulturaz goza dezaten pentsatua.
Gasteizko Udaleko Euskara Zerbitzuarekin batera antolatutako ekintza da, eta gazteenentzako euskarazko kultura-eskaintza bermatzea du xede, ikasgeletatik haratago hizkuntzarentzako gune berriak eskainiz.
Gabonik solidarioena
Aurten, El Boulevardek EiTBren Elkartasun Maratoiarekin egingo du bat, zeinak zahartze osasuntsua izango baitu aurten ardatz. Bihar, 12:00etatik 16:00etara, bisitariek ekimena ezagutu ahal izango dute, eta proposatutako dantza jardueretan parte hartu Nodal plazan, kausa horrekin bat egiteko.
Bestalde, Minbiziaren Aurkako Arabako Elkartearekin lankidetzan, El Boulevardek Minbiziaren aurkako ikerketaren alde, opariak bilduko dizkizugu ekintza antolatu du berriro. Nodal plazan dagoen elkartasun-gune horretan, boluntarioek opariak bilduko dituzte ikerketarako dohaintzen truke —2030ean minbizia dutenen % 70ek bizirautea lortzeko asmo handiko helburua dute—. Ordutegia honakoa izango da.
- Abenduak 22 eta 23: 11:30etik 13:30era eta 18:00etatik 20:00etara.
- Urtarrilak 2 eta 3: 11:30etik 13:30era eta 18:00etatik 20:00etara.
"Merkataritza guneak egunero egiten du lan kontzientziazio-gune eta aldaketa katalizatzaile positibo izateko, eta erakusten du Gabonak ere
badirela gozatzeko, partekatzeko eta elkarrekin etorkizun jasangarriago
eta solidarioagoa eraikitzeko garaia".
Bestetik, urtero bezala, El Boulevardek, Eroski hipermerkatuarekin eta Arabako Gurutze Gorriarekin batera, jostailu berri, hezitzaile, ez-beliko eta ez-sexisten bilketarekin egingo du bat, abenduaren 12an eta 13an, Eroskiren korridorean.
Ekintza hori Gurutze Gorriaren Jostailu Hezitzailea proiektuaren barruan sartzen da. Helburu hau du: egoera zaurgarrian dauden haurrak oparirik gabe ez geratzea, eta, gainera, jolasa sustatzea, ikasteko, gizarteratzeko eta garatzeko tresna gisa. Lagundu nahi dutenek jostailu berri bat eman dezakete egun horietarako prestatutako gunean. Sormena, lankidetza eta haurren garapena sustatzen dutenak lehenetsiko dira. Ekarpen bakoitzarekin, jolaserako eskubidea bermatzen laguntzen da, eta haur guztien arteko aukera berdintasuna sustatzen. "Eskerrik asko Arabako haurrei ilusioa eta balioak batzeagatik!", adierazi du El Boulevardek.
Ekimen horiek guztiak ZUREKIN aldaketa gara kanpainaren barruan sartzen dira eta El Boulevardek gizarte, ingurumen eta komunitate kausekin duen konpromisoa islatzen dute, bai eta CBREren Caring for Communities programak duena ere.
Gertukoekin gozatzeko Gabonak
Tradizioa, kultura, dibertsioa, sustapen digitalak eta elkartasuna uztartzen dituzten proposamenekin, El Boulevard erreferentzia-gune gisa finkatu da bere ingurune osoan, baita topagune gisa ere, egun seinalatu hauetan.
Familiak eta bisitari guztiek, merkataritza-guneko eremuetan zehar ibili eta 20 markaz baino gehiagoz eta zerbitzu guztiez baliatzeaz gain, jardueretan parte har dezakete, Gabonetako magian murgilduz, argiz, ilusioz eta une gogoangarriz betetako esperientzien bidez.
