Kamioi baten gurpilaren eztandak pilaketa luzeak eragin ditu Elorregin

Koldo Zubia Salas 2025eko abenduaren 17a

Gurpil zulatua izan duen kamioia, Elorregin.

Elorregin, Bergara eta Arrasate arteko GI-627 errepidean, kamioi baten gurpilak eztanda egin du. Ezbeharra arratsaldeko bostak aldera gertatu da. Ez da zauriturik egon. Hala ere, kamioiaren matxurak auto pilaketa luzeak eragin ditu. Suhiltzaileak eta ertzainak bertaratu dira, eta, une honetan, trafikoa bideratzen dihardute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak