Eusko Jaurlaritzak bailarako hainbat erakunde aitortu ditu euskararen kudeaketan egin duten lanagatik

Julen Murua Mesonero 2025eko abenduaren 16a

Eusko Jaurlaritzaren aitortza jaso dutenak; tartean, bailarako erakundeetako ordezkariak. Argazkia: Irekia.

Guztira 75 erakunde publiko eta pribatu aitortu ditu Eusko Jaurlaritzak  "euskararen normalizaziorako pausoak egiten dituzten ahalik eta entitate gehienen aitortza egiteko helburuarekin, euskararen normalizazioa erakunde gehiagotara heltzeko apustua eginez". Horietatik guztietatik bost dira Debagoienekoak.

2023ko ekainean erakunde publiko eta pribatuen jardueran eta kudeaketan euskarak duen garapen-maila ebaluatzeko, egiaztatzeko eta aitortzeko sistema arautzen duen dekretua onartu zenetik, hirugarren aldiz antolatu dute ekitaldia. Bertan erakunde publiko eta pribatuek euskararen kudeaketan eta garapenean eman dituzten aurrerapausoak aitortu dituzte Bikain kalitate ziurtagiriak eta Harrobi diplomak banatuta. Honako hauek dira goi mailako Bikain ziurtagiria jaso duten bailarako erakundeak: Fagos S. COOP, Antzuolako Udala, Matz-Erreka, Ikerlan S. COOP eta Arteman Komunikazioa KOOP. ELK.

Hizkuntza Politika sailburuorde Aitor Aldasorok erakunde publiko zein pribatuen konpromisoa eta lana azpimarratu ditu euskararen normalizazioan: "Garbi dugu euskara gure bizitzako arlo guztietara zabaltzea dela gure helburua. Bide horretan, lan-eremuan euskararen erabilera handitzea lehentasunezkoa eta estrategikoa izango da eta Lanera proiektuaren bidez zein Bikain eta Harrobi ziurtagiri hauen bidez, bide horretan aurrerapausoak ematen jarraituko dugu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak