Autobus zerbitzu berezia santamasetan, Gabon gauean eta Urtezahar gauean

Hasier Larrea 2025eko abenduaren 16a

Lurraldebusen Eskoriatza-Eibar eta Leintz Gatzaga-Oñati lineak indartuko dituzte gau seinalatu horietan, "Debagoieneko herritar guztien segurtasuna eta gozatzeko aukera bermatzeko", Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Domínguezek adierazi duenez.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Lurraldebuseko zerbitzu bereziak jarriko ditu Gabon-gauean eta Urtezahar-gauean. Helburua Debagoieneko herritarrek gau horiek modu "jasangarrian, erosoan eta, batez ere, seguruan" gozatu ahal izatea da, Azahara Dominguez diputatuaren arabera. Hala, gau horietan gaueko zerbitzuak egongo dira DG40G (Eibar-Eskoriatza) eta DG41G (Oñati-Leintz Gatzaga) lineetan, honako ordutegian:

DG40G linea (Eibar ↔ Eskoriatza)
  • Irteerak Bergaratik: 01:20 · 02:20 · 03:20 · 04:20 · 05:50 · 06:20 · 07:20
  • Irteerak Eskoriatzatik: 02:00 · 03:00 · 05:00 · 06:15 · 07:00 (Irteera gehigarriak Arrasatetik: 01:10 · 04:45)

DG41G linea (Oñati ↔ Leintz Gatzaga)
  • Irteerak Oñatitik: 02:30 · 04:55 · 05:40 · 07:00 (Irteera gehigarriak Arrasatetik: 01:20 · 03:45)
  • Irteerak Leintz Gatzagatik: 01:45 · 03:15 (Arrasateraino) · 04:15 · 06:15 · 07:45 (Arrasateraino)

  • Irteera Arrasatetik Oñatira: 05:15

Arrasateko Santamasetan, zapatu gauetako ordutegia

Era berean, Arrasateko Santamasak direla eta, abenduaren 21etik (igandea) 22rako (astelehena) gauean eta 22tik (astelehena) 23rako (asteartea) gauean, DG40G eta DG41G lineen gaueko zerbitzuak eskainiko dira, larunbat gauetako ohiko ordutegian.

Ordutegiak Lurraldebusen webgunean edo erabiltzaileari arreta emateko 900 300 340 telefonoan kontsultatu ahal izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak