'Sehaska-kanta gorriari' antzezlana Bergarako Seminarixoan zapatuan

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2025eko abenduaren 12a

Irene Balzategi eta Amaia Castañeda aktoreak antzezlanaren une batean.

Oñatiko Irene Balzategi eta Amaia Castañeda aktoreek osatzen duten Arta Kolektibokoaren Sehaska-kanta gorriari izeneko antzezlana izango da Bergarako Seminarixoa aretoan ikusgai bihar, zapatua, 20:00etan hasita; Seminarixoa.eus atarian edo leihatilan eskura daitezke sarrerak, zortzi eurotan.

Bermeoko idazle Alaine Agirreren Bi aldiz erditu zinen nitaz, ama eleberrian oinarrituta eta Oñatiko Udalaren beka lortuta sortutako ikuskizuna da Balzategik eta Castañedak Seminarixoko agertoki gainera eroango dutena. "Erditu, erdibitu, bitan banatu, banandu... badago benetako erditzerik? Nola garatzen da zeure burua sostengatzeko gaitasuna? Halako galderak eta gehiago planteatzen ditugu. Ama-alaba harremanean, ahizpa arteko harremanean, eromenean, norbere buruaren barnean gertatzen den bidaia baten murgiltzen gara. Diziplina anitzeko obra baten bidez, Alaine Agirreren lengoaia poetikoa, edertasuna, mina, sakontasuna eta begirada eszenatokira ekarrita, mutazio kontrolaezin batean geure burua erdituko dugulakoan", azaldu dute aktore oñatiarrek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak