Irudiari dagokionez, sare baten kontzeptua irudikatu du Xabat Agirre diseinatzaileak, norbanakoen hariek elkar ukituz eta elkar lotuz osatzen duten ehundura hain zuzen ere. Hala, leloa zein irudiarekin "Euskal Eskola Publikoa ehunduta dagoen sarea dela" adierazi nahi dute. 33. jaiak hiru gune nagusi izango ditu: Portua, Santurtzi parkea eta Gernika plaza.
Prentsaurrekoan parte hartu dute Karmele Tubilla Santurtziko alkateak, Sarai Campelo Serantes eskolako gurasoak, Iraia Rojo Jaiko arduradunak eta Susana Aribayos EHIGEko presidenteak. Bertan egon dira ere Itziar Carrocera Kultura, Euskara eta Kirol zinegotzia baita Santurtziko ikastetxe publiko guztietako ordezkariak, ikasleak, familia zein zuzendaritza-taldeak.
33 Jai
1994. urtetik ospatzen du Euskal Eskola Publikoak bere jaia, ekaineko lehenengo igandean. Egun horren helburua da "eskola publikoa euskal hezkuntza-sistemaren ardatza izan dadin aldarrikatzea".