Bilboko Bilbao Arenan egingo du ekialdia Euskalgintzaren Kontseiluak euskarari Pizkunde berri bat emateko. Kultur giroko ekitaldia izango da; arte eszeniko asko egongo dira ordezkatuta –musika, bertsolaritza, dantza...–. Arrasate Euskaldun Dezagun elkarteak, autobusa antolatu du hara joateko Debagoienatik. Hauxe izango da ordutegia:
- Aretxabaleta: 14:45ean Azbetik.
- Arrasate: 15:00etan Zalduspetik.
- Bergara: 15:15ean autobus geltoki nagusitik.
- Itzulera ekitaldia amaitzen denean, 19:30ak inguru.
Izena Taupako webgunean eman beharko da, baina aukera egongo da izena euskara elkarteetan emateko. Prezioa: euskara elkarteko bazkideek 6 euro eta gainontzekoek 8 euro. Ekitaldiko sarrerak, berriz, Pizkundeko webgunean daude salgai.