Aldundiak Gipuzkoako udalerri guztietan banatuko du egutegia; Debagoienean hilaren 11n eta 12an

Imanol Beloki Unamuno 2025eko abenduaren 9a

Aldundiaren egutegiaren azala, Joserra Txintxurretak ateratako argazkia da.

Aldundiak Gipuzkoako udalerri guztietan banatuko du 2026ko foru egutegia abenduaren 9tik 19ra bitartean. Aurtengo egutegiak Gipuzkoako balioak ditu oinarri, Ekin. Zaindu. Bizi. leloarekin jasoak, eta bailarako argazkilarien lanak ere badaude jasota bertan. Hala, Debagoieneko herrietan abenduaren 11n eta 12an egingo dituzte banaketak.

Aldundia abenduaren 9an hasiko da 2026ko foru egutegia doan banatzen, Donostiako Gipuzkoa plazako Foru Jauregiko arkupeetan. Egun horretatik aurrera, egutegia lurraldeko udalerri guztietara eramango duen ibilbide bat hasiko du, abenduaren 19ra arte.

Debagoienean, honako egunetan egingo dira banaketak:

Abenduak 11, eguena
o Leintz-Gatzaga. San Migel plaza. 10:00-11:00
o Eskoriatza. Fernando Eskoriatza plaza. 11:30-12:30
o Aretxabaleta. Herriko plaza. 13:00-14:00
o Arrasate. Seber Altube plaza. 15:30-17:30
o Oñati. Foruen enparantza. 18:00-19:00
Abenduak 12, egubakoitza
o Antzuola. Herriko plaza. 10:00-11:00
o Bergara. Herriko plaza. 11:30-13:00
o Elgeta. Mendizaleen enparantza. 15:00-16:00

Irune Berasaluze foru bozeramaileak azpimarratu duenez, iazko banaketaren "arrakastaren" ondotik dator bigarrena: "Lehen aldiz egutegia Gipuzkoa osoan banatu zen iaz, eta udalerri guztietara joango gara berriro; bereziki esanguratsua den urte honetan lurralde osora iritsiko dela bermatzeko, Aldundiaren egutegiak Gipuzkoaren begirada eta balioak jasotzen baititu".

Bailarakoen hainbat argazki jasotzen ditu egutegiak 

Egutegiaren azalak erakusten duen argazkia Joserra Txintxurreta oñatiarrak ateratakoa da: Artzaintza (Oñati). Maiatzeko orria Iker Zubizarreta arrasatearrak ateratakoa da, Esnebide azpian (Urbia); eta, ekaineko orria Antonio Murillo arrasatearraren erretratua da, Dantzari (Arrasate).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak