Arrasate da langabe gehien dituen herria, 1.101 langaberekin, baita tasa altuena duena ere –%11,03–. Gainontzeko herrien datuak, honako hauek dira. Bergaran 505 langabe daude, %7,16ko tasarekin; Oñatin, 304 –%5,60–; Aretxabaletan, 212 –%6,17–; Eskoriatzan, 172 –%8,23–; Antzuolan, 54 –%4,99–; Elgetan, 23 –%4,28–.
Leintz Gatzagako egoera zein den ez da jakinekoa, bost langabe baino gutxiago direnean ez baitu datu zehatza ematen Gipuzkoako Lan Behategiak. Halaber, Aramaioko daturik ere ez dago gaur-gaurkoz.