UEFAko Eskualdeen Koparako sailkatzeko lehen fasea jokatu dute azaroaren 28tik 30era bitartean hamazazpi selekziok, bost taldetan banatuta. Euskal Selekzioa bigarren taldean zegoen Errioxa, Balear Uharteak eta Gaztela-Mantxarekin batera, eta Ciudad Realen jardun dute nor baino nor gehiago.

Lehen partidua atzo, zapatua, jokatu zuten Balear Uharteen aurka eta irabazi egin zieten 0-2; golegileak izan ziren Pasaiako Urbil Fraile eta Gasteizko Aurrerako Nicolas Diaz. Bigarren partidua gaur, domeka, izan da Gaztela-Mantxaren kontra. Lehenengo gola Euskal Selekzioak sartu du, Gasteizko San Ignacio taldeko Testimony Onukwuru-k hain zuen ere, baina banako berdinketarekin bukatu da partidua. Ondoren, penaltietan gehiago izan dira euskaldunak eta 3-1 irabazi dute.

Hurrengo partiduak 2026ko urtarrilean
Zortzi talde sailkatu dira hurrengo faserako eta horien artean dago Euskal Selekzioa; partidu horiek 2026ko urtarrilaren 28an eta 29an jokatuko dituzte. Ondoren, UEFAko Eskualdeen Kopa txapelketan Europako beste hainbat selekzioarekin batera zeinek jardungo duen lehian erabakiko da otsailaren 27tik martxoaren 1era bitartean jokatuko den fasean.
Euskal Selekzioak orain dela 20 urte irabazi zuen txapelketa hori eta garaipena errepikatzea da helburua.
